AMETSAK EHUNTZEN… TEJIENDO SUEÑOS…

Amarauna junio 2018

Amarauna junio 2018

Abajo en Castellano

Amarauna, duela hiru urte Sakanako bailaran kokatuta dagoen Ziordiko konbentu ohian jaiotzen da, non ikuspegi desberdinetatik (ekologia, hazkuntza, feminismoak, autogestioa, nekazaritza…) amets indibidual zein kolektiboak garatuz (taldeen harrera, elkarretaratzeak, proiektu sozial eta produktibo txikiak…) momentu eta erlazio solidarioak, anitzak, hetereogeneoak, errespetuzkoak etab. eraikitzen diren.

Jabeek espazio honen salmenta erabakitzen dute eta hortaz, dagoena mantendu eta amesten jarraitzeko (bizitoki kolektiboak, errealitate anitzen topaketa…) izaki berri bat eratzen ari da: Armiarma, erosketa kolektibo baten bidez, kooperatiba izaerarekin, eraikina eta inguruko lur sailen jabea izatera pasatuko dena, jadanik hemen gaudenon eta iristear zaudetenon erabilera eta gozamenerako.

Orain, makroproiektu honekin aurrera egiteko, modu desberdinetan laguntza behar dugu: espazioa erabiliz, aportazio ekonomikoak eginez (maileguak, dohaintzak…); proiektua zabalduz edo oraindik bururatu ez zaizkigun gauzak proposatuz.

Laguntza eta parte hartze guztiak ongi etorriak dira!

Informazio gehiago blogean: amaraunaziordia.wordpress.com

Kontaktua: armiarmaziordi@gmail.com Tlf: 679 55 37 34

Laguntza ekonomikoa:                                                                                                       EHUNTZE ELKARTEA: ES67 3035 0018 41 0180045376 (Laboral Kutxa).

Armiarma Kooperatiba


TEJIENDO SUEÑOS…

Sigue leyendo

Amarauna espazioaren erosketaren berri / compra del espacio Amarauna

Informazio hau Amaraunak Euskal Herriko herri mugimendu guztiari bidaltzen dio. Amaraunak duen espazioa erosi dugularen berria ematen dugu bertan, eta erosketaren esfortzu ekonomikoan laguntzeko, espazioaren erabilera orain arte bezala egiten jarraitzeko eskaera egiten diogu herri mugimenduari. Informazioa bai euskaraz, zein gaztelaniaz eta frantsesez ematen da ondoren.

Amarauna envía esta información a todo el movimiento popular de Euskal Herria. Informamos de la compra que hemos realizado del espacio de Amarauna, y pedimos la colaboración del movimiento para que siga haciendo uso del espacio, como forma de colaborar con el esfuerzo económico de la compra. A continuación tenéis la información completa en euskera, castellano y francés. Sigue leyendo