Zer da Amarauna

Ikuspegi orokorra

Ikuspegi orokorra

Amarauna irabazi-asmorik gabeko elkarte bezala antolaturik dagoen kolektibo bat da, Sakanako Ziordi herrian kokatua dagoen konbentu ohia kudeatzeaz arduratzen dena, bertan bere proiektu autogestionatua aurrera eraman nahi duena.

2015eko maiatzean ustekabeko aukera eta erronka aurkeztu zitzaigun, lagatze baten bitartez, Sakanako Ziordiko komentu zaharra kudeatzearena, hain zuzen. Hasiera batean etxebizitza bat eta lur sail guztiak erabili ahal izan ditugu. Gure proiektuaren oinarriak sortzen bidearen parte eginik, talde bezala batzen eta bultzatzen gaituzten balio eta ideiak zehaztu ditugu. Batzar nahiz eztabaida ugariren ondoren, baita praktikara eramandako hainbat esperientziaren ondoren ere, (ortu komunalak, animalien zein fruta arbolen taldeak, Autonomia komunalaren topaketak…) eta espazioa zabaldu ahal izateko beharrezko kudeaketen ondoren, eraikuntza osoa zabaltzeko aukera dugu azkenik. Honenbestez, balore zein printzipio batzuetan ezagutzen den edozein pertsona nahiz kolektibori tresna hau eskaintzen diogu.

1. GURE IKUSPEGI AMANKOMUNA

Gure ikuspegi amankomuna, Amaraunako kideak batzen gaituena eta espazio hau izatea nahi duguna hurrengo esaldian laburbiltzen dugu:

Espazio bat non guztiak askatasunean arremandu gaitezke, konfiantzan, errespetuan eta komunikazio on batean oinarrituz, gure nahi indibidual zein kolektibo asetu ditzazkegun; gure ingurumena zainduz eta burujabetza osoa lortzeko bidean aurrera eginez.

Hau lortzeko, espazio ezberdinak sortu eta proiektu ezberdinak garatuko ditugu, gure printzipio eta baloreetan oinarritutako harremanak garatzeko egoerak sustatuz; eta gure ingurumen eta naturararekin arduratsu izaten, honen garrantziaz kontzientzia hartuz.

Burujabetza osoaren bidean, garapen pertsonala eta emozionala sustatzeko proiektuak, elikadura autoekoizpenarenak, osasunaren autogestioaren formakuntza eta ikastaroak, aurrera eramango ditugu; eta autosufizientzia energetikoa lortu nahian sistema energetiko iraunkorrak eta kontsumo baxukoak martxan jartzea.

Gure printzipio eta baloreak zabaldu daitezen, gure gizarteari, ingurugiroari. gure proiektu eta espazio batzuk eskaini eta partekatzea.

Psikomotrizitate gela

Psikomotrizitate gela

2. HELBURUAK

Espazio honen bitartez, hurrengo puntutan azaltzen dena aurrera egitea nahi dugu:

  • Gizarte solidario eta osoak sortzeko prozesu zabaletan laguntzea, gizarte osasuna eta komunitatea sortzeko gai direnak, egungo gizarteetako erronkei bai eskarmentuz bai giza konponbide jasangarrien bilaketaren bitartez aurre eginaz.
  • Ekologiaren esparruan iraunkortasuna zaintzea, gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldietarako planetan orekan egoten ikasten, Lurra zaintzen; Permakulturaren printzipioetan oinarrituz, eta Agroekologia bultzatuz.
  • Iraunkortasunaren printzipioak kontutan hartuz turismo alternatiboaren (landa-turismoa, ekoturismo, etnoturismo, etab.) garapena bermatzea.
  • Giza eta naturarekiko harreman mota berriak ezartzeko espazioak sustatzea. Hauek, balore eta printzipio ezberdinetan oinarritu behar dira: ekitatea, kooperazioa, egitea,… gaur egungo eta geroko belaunaldientzat.
  • Hazkuntza naturala eta konstzientea sustatzea. Baita ikaskuntza autonomoa ere, onen garapenerako egoera eta espazioen erabilera ahalbidetuz.
  • Gaur egungo ekonomi parametroen eraldaketa globalean parte hartzea, guztien ongizatearen ekonomian. Honetarako dinamika hauek hartuko dira kontutan: murrizketa, birziklapena, produkzioa, berrerabilpena, sortzea. Beti ere, behar pertsonalak eta taldekakoak asetuz.
  • Arteak sorkuntza eta errealizazioa bezala sustatzea (musika, arte-plastikoa, grafikoa,…)
Jantokia

Jantokia

3. PRINTZIPIO ETA BALOREAK

Aurkitzen garen gizarteak nahiz naturaren kontrako sistemak, haietan nagusitzen diren balioekin batera, bizitzako esparru guztietan krisiak bizitzera gerturatzen gaituztela uste dugu, gizarteko eta bizitzako erabakiak hartzetik bereizten gaituzte, bakartzen, gure giza izaeratik banantzen, baita naturagandik beragandik ere.

Espazio honetatik gizarte eta pertsonen eraldaketaren aldeko apustua egin nahi dugu, egunerokotik aktiboki abiatuz, eskueran ditugun bitartekoak erabiliz, norbanakoa ahaztu gabe taldearen alde eginez, lotura komunitarioak eta gizarte erlazioak sortuz autogestioan, elkarren arteko laguntzan, elkartasunean, aniztasuna kontuan hartzen duen berdintasunean, burujabetasun osoan, naturaren zaintzan eta babesean. Guztien ongia bilatzen duen ekonomia bultzatu nahi dugu eta hazkuntza natural edo kontzientearen alde egin ere, haur zein helduengan pentsamendu kritikoa, autonomia eta sormena sustatuz.

Printzipio eta balore zerrenda

Eraldaketa soziala:
a) Errespetua oinarri, askatasuna helburu.
b) Konfidantzan eta elkar ezagutzan oinarrituriko giza harremanen.
c) Askatasunean oinarritutako giza harreman parekideak.
d) Eraketa pertsonala eta elkarlaguntza.
e) Kolektiboa zaintzeko eta gure buruarekin ongi sentitzeko ardura.
f) Kooperazioaren eta elkartasunaren bidetik eraldaketa soziala sustatu.
g) Auzolana, elkarlaguntza ekintza komunitario gisa.
h) Sormena, eraldaketaren zutabe.
i) Berdintasuna aniztasunean.
f) Gure ekintzak gizartearekin konpartitzea

Ekonomia:
a) Beste edozein interesen aurrean, giza beharrei lehentasunez erantzutea
b) Burujabetza bere osotasunean sustatzea: elikadura, energia, etxebizitza, osasuna…
c) Elkartrukean oinarritzen ez diren beste ekonomia moduen sustapena, hala nola, elkarbanatzea, dohaintza edo ekonomia komunitarioa.

Natura:
a) Ingurugiroaren babesa.
b) Naturarekiko maitasuna eta errespetua: kooperazio, kontserbazio eta errespetuaren printzipioak   naturarekiko erlazioan, naturaren parte gara eta beste izaki bizidunekin elkarbizitza zaintzen dugu.
c) Jasangarritasuna ziurtatzeko, naturaren erritmo eta zikloak kontuan hartzea.

Kolektiboaren antolaketa:
a) Autogestioa eta autoantolakuntza
b) Asanblada, horizontaltasuna eta  kontsentsua: Asanblada, berdintasunean erabakiak hartzeko edozein kolektiboren antolaketa legitimoa da, askatasunerako ezinbesteko baldintza.
c) Proiektu orokorraren eta azpi proiektuen erabakien arteko errespetua eta oreka.
d) Pentsamendu kritikoa hobekuntzarako tresna gisa.

Baratzak

Baratzak

4. ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA

Amarauna batzar bidez antolatzen da eta erabakiak hartzeko kontsentsuan oinarritzen da. Talde eragilea da organo erabakitzaile nagusia eta Batzar Nagusia berriz parte-hartzaile guztien topagunea.

5. PARTE HARTZEKO MODUAK

1- ERA AKTIBO BATEAN:

  • Amaraunaren proiektu orokorra eta espazioak kudeatzeko, erabakitzeko, antolatzeko ardura eta eskubidea du.
  • Amaraunaren espazio guztiez gozatzeko eskubidea du, baita hauek zaintzeko eta mantentzeko betebeharra ere.
  • Bertan proiektu ezberdinak sortzeko aukera du.

2- ERABILTZAILE ARRUNT BEZALA

  • Amaraunaren espazio guztiez gozatzeko eskubidea du, baita hauek zaintzeko eta mantentzeko betebeharra ere.
  • Bertan proiektu ezberdinak sortzeko aukera du

Hala ere, bazkide izan gabe ere badago aukera Amaraunaz gozatu ahal izateko; hala nola bertan antolatzen diren ekintza, auzolan… ezberdinetara joanaz, erabilera jakin batetarako espazioak alokatuz edota, bazkide batek gonbidaturik bertara hurbilduz.

6. ESPAZIO ETA LOKALAK

Bazkide guztiek dute espazio komunak erabiltzeko eskubidea baita hauek mantentzeko ardura ere. Espazio komun bakoitzak berezko erabilera eta funtzionamendua dauka eta norbanako zein irabazi asmorik gabeko taldeek erabil ditzakete aldi baterako.

Ekitaldiaren gela

Espazio komunak:
1. Sukaldea eta jangela
2. Egongela eta haurrentzako gela
3. Josteko gela
4. Liburutegia
5. Bideo gela
6. Plastika gela
7. Jolas gela
8. Areto nagusia
9. Psikomotrizitate gela
10. Logelak
11. Baratz eta lorategiak

3 pensamientos en “Zer da Amarauna

  1. Auzolan irekia Abuztuaren 5, 6, 7 eta 8 – Amarauna Ziordia

  2. Ate Irekiaren eguna / Jornada de puertas abiertas – Amarauna Ziordia

  3. Ate Irekiaren eguna / Jornada de puertas abiertas – Amarauna Ziordia

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios .